Jada ohartu zara erreziklatzearen garrantziaz, baina agian ez zara hasi erreziklatzen. Horregaitik herri desberdinetan iniziatiba bat hartu dute sariak ematen ibiltzea erreziklatzen dutenei. Bideo hau ikusi ostean, agian sari bategaitik erreziklatuko zenukeela baina ordea planeta salbatzearren ez zenukeela horrelakorik egingo. Horregaitik, idei hau proposatzen dizuegu, klasean eztabaida gaitzat hartuta eztabaida bat egin ezazuen.
martes, 21 de abril de 2009
jueves, 16 de abril de 2009
BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN ARTELANAK
martes, 14 de abril de 2009
Banatu hondakinak etxean!
Aurreko astean, Xabi azaltzen zen bideoan badakigu ez zirela ongi ikusten ontziak, zuen irakasleak esan digunez. Horregatik bideo hau jartzen dizuegu.
Hemen, Aitor Etxeberria azaltzen da guk egin dugun lanaren antzekoa eginez. Horretarako ondorengoak azaltzen ditueralik:
- Etxean ditugun hondakinak nola sailkatu.
- Zein edukiontzira bota behar ditugun hondakin hauek.
Guk bideoa ikustea gomendatzen dizuegu, honek asko lagunduko baitizue gauzak hobetoago ulertzen.
jueves, 9 de abril de 2009
Edukin bakoitza bere edukinontzira!!!
Bideo hontan Xabi ikusiko duzue edukin bakoitza bere edukinontzian sartzen. Bideoa gure herrian, Lekeition, Aita Piel kalean dauden edukinontzietan grabatua dago. Gure herrian denok ikusi dugu kolore desberdinetako edukinontziak, baina jakin ahal duzue bakoitzari zein edukin dagokion??? Bideo hau ikusi ostean argiago edukiko duzue bakoitzaren zergaitia. Ikusten den bezala, orain egin ezazu ondorengo ariketatxoa. Ondorengo esaldiak egia edo gezurra al dira? Ez baldin badira arrazoitu zure erantzuna:
1- Edukinontzi urdinera beira bota behar da.
2- Plastikozko edukinontziak lurrera bota behar dira.
3- Edukinontzi horira botako ditugu etxeko zabor guztia.
4- edukinontzi berdera kartoia Bota beharra dago.
martes, 7 de abril de 2009
Bereizi Birziklatzeko
Artelatz ingurugiro zerbitzuek ondorengo bideo hau erakusten digute! Gai oso interesgarria da! Bideo honek hainbat galderari erantzuna emango dizue! Orain birziklatzea zein garrantzitsua den ohartuko gara eta guzti honi zentzua emango dion bideoa da hau! Horregaitik ikustea gomendatzen dizuegu. Ikusi bideo hau eta erantzun ondorengo galdera hauei:
- Nora bota behar dugu hondakin bakoitza erreziklatua izan dadin?
- Zer motatako ontziak botako ditugu edukiontzi horian?
- Non sailkatzen dituzte plastikozko poltsak?
- Non banatzen dira burdinazko elementuak?
- Birziklatzearekin zer lortzen dugu?
Hondakinak nora???
Lekeition ingurumenarekin bat egiten dugu eta, horrexegatik, kontainerrak ditugu PAPER-KARTOIA, BEIRA eta PLASTIKOZKO ONTZIAK birziklatzeko.
Zer sartu dezakegu KONTAINER HORIAN?
Zer sartu dezakegu KONTAINER HORIAN?
- Tetrabrikak: esne, ardo eta zuku-ontziak.- Latak: edari eta kontserba-latak.- Tapa metalikoak - Plastikozko botilak: ur, freskagarri, lixiba, detergente, leungarri, garbitzaile, gel eta xanpu-botilak.- Jogurt-ontziak - Supermerkatuetako plastikozko boltsak. - Poliexpaneko bandejak.
Zer sartu dezakegu KONTAINER URDINEAN?
- Egunkariak eta aldizkariak.- Propaganda idatzia.- Kartoizko ontziak: gaileta kaxak, kartoizko arrautza-ontzi tolesgarriak.- Paperezko poltsak.
Zer sartu dezakegu KONTAINER BERDEAN?
- Beiraz botilak, edozein koloretakoak, eta taparik gabe.- Beirazko kontserba-ontziak taparik gabe.- Kosmetika-ontziak eta beirazko perfume-ontziak.- SEKULA EZ bota kontainer berdera: ispiluak, ate eta leihoetako kristalak, bonbillak eta fluoreszenteak, edalontziak, kopak, pitxerrak, irudiak, e.a. Aipatutakoak bezala erretiratu nahi izanez gero, eraman itzazu Burdiñola ondoan dagoen garbigunera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



