Lekeition ingurumenarekin bat egiten dugu eta, horrexegatik, kontainerrak ditugu PAPER-KARTOIA, BEIRA eta PLASTIKOZKO ONTZIAK birziklatzeko.
Zer sartu dezakegu KONTAINER HORIAN?
Zer sartu dezakegu KONTAINER HORIAN?
- Tetrabrikak: esne, ardo eta zuku-ontziak.- Latak: edari eta kontserba-latak.- Tapa metalikoak - Plastikozko botilak: ur, freskagarri, lixiba, detergente, leungarri, garbitzaile, gel eta xanpu-botilak.- Jogurt-ontziak - Supermerkatuetako plastikozko boltsak. - Poliexpaneko bandejak.
Zer sartu dezakegu KONTAINER URDINEAN?
- Egunkariak eta aldizkariak.- Propaganda idatzia.- Kartoizko ontziak: gaileta kaxak, kartoizko arrautza-ontzi tolesgarriak.- Paperezko poltsak.
Zer sartu dezakegu KONTAINER BERDEAN?
- Beiraz botilak, edozein koloretakoak, eta taparik gabe.- Beirazko kontserba-ontziak taparik gabe.- Kosmetika-ontziak eta beirazko perfume-ontziak.- SEKULA EZ bota kontainer berdera: ispiluak, ate eta leihoetako kristalak, bonbillak eta fluoreszenteak, edalontziak, kopak, pitxerrak, irudiak, e.a. Aipatutakoak bezala erretiratu nahi izanez gero, eraman itzazu Burdiñola ondoan dagoen garbigunera.



No hay comentarios:
Publicar un comentario